XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Inoiz ganera, txakurra urkitu eta:

- Tella ganian sikatu. (Mundaka, Elantxobe)

- Txitxilipian beratu, telletu ganian siketu. (Zeberio, Urduliz, Gernika)

- Koipetsu. (Orozko)

- Txitxillopien beratu, erropa ganien siketu, bestiek elizatik diren artian Peru jangu koipetsu. (Murueta)

Aldaera batzutan ondorio bat be agertzen da:

- Aren emazte koitadiak amar maradi pagatu. (Elantxobe)

- Elexarantza doala karrakaldoak bildurtu. (Dima)

- Enterretan daroela karrakaldoak uxatu. (Zamudio)

- Ni banoiela eleizara kakarraldoak billortu. (Fruiz)

- Aren emazte koitxadua kris kras fuera. (Mundaka)

Pekatu honen aurrean pekaturik ez dala eta parkatuko jakola erantzuten jako, eta aldaera batzutan ganera pekatu zer dan esaten da:

- Barixekuan koipetsu, tellatupuan usteldu.

- Ostiralian koipetsu.

- Xakurra zanpatu.

- Ixili opillan beratu, alan berremalangan biurtu, tella ganian siketu, barijekua koipetsu.

- Barikuban koipetsu.

Pekatua dala eta, txakurra edo andrea urkatzea pekatu ez bada be, barikuan bijiliarik ez egitea pekatu da.

Hemen eleizearen eragina nabaria da eta gainera ume-kantu honek dotrinea irakasteko be balioko dau.

Umeak, oinez ikasten dabilenean be, errezitadu baten bidez jolastuko dau.

Pausu bakotxeko silaba bat esango jako: